Saltar al contenido

septiembre 24, 2014

10525934_843059955717601_1008683685340031438_n

Mendi zabalean

diciembre 19, 2009
Bizitzan egun onak, egun txarrak, garai hobeak, garai ez hain onak… izaten dira. Gaur egun tristea da, bai, argitsu dagoena ere, nire baitan ilun sentitzen dut. Lagunak, familia, ikaskideak, lankideak denak urrun daude, oso urrun. Ardi galdu bakartia naiz handi geratzen zaidan mendi zabalean.
Lau urtez nire bizitzaren parte eta gertu sentitu dudan pertsona hori ere, orain ikusi eta arrotz bilakatu da gauetik egunera, kartzelako kristal baten aurrean egongo bagina bezala, ikusi bai, hitz egin bai, baina ezin ukitu, ezin besarkatu eta ezin mosu eman. Ezezaguna da orain, ez da eraikitako mendi hotz isolatu honen parte, beste guztiak bezala, bertan, ni baino ez naiz bizi.

Jorge Bucay masterrera

diciembre 2, 2009

Oraingoan youtubetik hartutako bideo batekin saiatuko naz, ia ba…

Masterra, bloga eta orain Sustraietatik telebista!

diciembre 2, 2009

Nork esan behar zigun masterrean telebista kate propioa sortu behar genuenik? saiatu naiz hemen jartzen baina ez dau nahi izan, Sustraietatik TB lotsatu ein zaigu. Horrengo baterako utzi beharko dogu beraz…

Txiroa eta gainera gustu onekoa

noviembre 17, 2009
tags:

Gaur, egunero bezala, ohetik altxatu eta egunkaria irakurtzen saiatu naiz. Baina ez, antza denez, egun txarrarekin esnatu eta lehenengo orrialdea irakurtzen hasi bezain laster, burua beste kontu batzuetan nuela konturatu naiz. Beste albiste batekin saiatu naiz, orrialdea pasatu eta berriro ere bi paragrafo irakurri eta nire gauzetan murgildu naiz. Hirugarren saiakera bat ere egin dut, baina ezinezkoa, ezin kontzentratu ibili naiz honetan ere. Ia ordu bete eman dut egoera zentzugabe horretan hala ere, bada deigarri iruditu zaidan esalditxo bat: “No hay peor cosa que ser pobre y tener buen gusto”, agian friboloegia izango da edo buruarina, txoriburua alegia, naizela pentsatuko duzue baina denbora galtze horretan arreta piztu nauen gauza bakarra izan da eta esan beharra daukat guztiz identifikatuta sentitu naizela.

Masterra eta bere blog guztiak… kaosa!

noviembre 11, 2009

Aiii ama, denboratsua daramat zu ulertzen saiatzen baina ze konplikatua zaren, orain konpetentzia atera zaizu eta Sustraipetik du izena. Beraz badakizu, hobe duzu gauzak errezten hastea.

Masterreko afaria

noviembre 8, 2009

3729196521_53b0c69df2[1]

Badirudi azkenean masterrak afari on baten aurren elkartuko gaituela, Ibonek azken afaria komentatzen zuen, azken afaria baino, ia lehena den eta jarri dodan argazki honen antza handiagua hartzen diogun. Urtero legez, uztailean Algortan ospatzen den Bertso jaialdi mundialean egindako azken afari bitxia dugu hau, telepizzero eta guzti!

Masterrak kondenatu gaitu

noviembre 8, 2009

Masterra izan da errudun, «Sustraietatik» eta ni ezagutzera eta lagun egitera kondenatuta gaude orain.

Masterra errudun

noviembre 8, 2009

Aspaldi honetan blog honekin borrokan ari naiz, ematen du ez garela entenditzen baina gauza da «masterra» hitza zenbat eta gehiago idatzi hobeto beraz, egun hauetan idatzi eta idatzi ibiliko naiz ia “Sustraietatik” eta ni lagun egiten garen behingoz.